Bungalowak, gure ingurune naturalean ezin hobeki integraturik dauden bizileku txikiak dira. Sukaldea, jangela, bainugela eta gela bakar edo anitzak dituzte.
Guztiek telebista, berogailua, mantak, sukaldeko tresneria... dituzte. Tarifa gehigarririk gabe, Bungalow batzuetan maskotak onartzen ditugu. Gainera, zure egonaldia hiru egunetik gorakoa bada, izarak eta toallak prezioaren barne izango dira.
Aparkalekua barne, 5 lagunentzako edukiera duten ezaugarri desberdinetako 21 Bungalow ditugu.
Behe-denboraldian egonaldi luzeetarako prezio bereziak ditugu. Galde egiguzu!!
Egurrezko etxetxo hauek bereziak dira eta haien artean aukera egin behar duzuelako, nolakoak diren azalduko dizuegu.
Bungalow horiek 2022-2023 denboraldiko nobedadea dira.
Kanpinean dugun Glamping eremuan daude. Gehienez 5 pertsonarentzat dira eta bi gela eta bi bainugela dituzte, bat gela bakoitzean. Egongela du, sukalde amerikarrarekin, eta terraza handi bat, mahaiarekin, aulkiekin eta chill out sofekin. Dauzkagun handienak dira, sukaldeko tresnak, eskuoihalak eta izarak dituzte. Ontzi-garbigailua, kapsula-kafeontzia, mikrouhin-labea, telebista, aire girotua eta berogailua ere badituzte. Lorategian barbakoa dago.
Kanpin irisgarria gara eta mugikortasun murriztuko pertsonen gizarteratzean kooperatzen dugu. Horregatik, halako Bungalow batekin, irisgarritasunaren alorrean "Guztiontzako Turismo" bat sustatzeko gure harri-koskorra ekarri nahi dugu.
Gure “Bungalow Egokituak” ezinduentzako orotariko erraztasunak ditu eta sukaldeko tresneri eta mantekin horniturik dago. Bi gela ditu, sofa-ohea, konketa, dutxa eta komun-ontzidun bainugela, telebista, berogailua eta portxea edo terraza mahaiarekin. Bungalow mota honetan ez da maskotarik onartzen.
Gitotel Bungalowak Camping el Molinon haurrak zoratzen dituzten egurrezko etxetxo tipiko xarmagarriak dira. Maskotarekin etortzekoak bazarete hau da zuen ostatua.
Halako Bungalowek ohe bikoizdun gela bat eta ohe banakakodun eta ohatzedun gela bat dute. Konketa, dutxa eta komun-ontzidun bainugela, sukalde ekipatua, sukaldeko tresneria, mantak, telebista, berogailua eta terraza bat mahaiarekin. Familientzako Bungalow bikaina da eta gainera, maskotak onartzen ditugu.
Europa ipar eta ekialdeko basoetako pinu eta izeiekin egindako kalitate handiko txaleta. Eraikuntza ekologikoa eta ingurunearekin oso konprometitua.
Bi solairuko Bungalowa. Beheko solairuan ohe bikoizdun gela, konketa, dutxa eta komun-ontzidun bainugela, egongela sukalde eta sofa-ohearekin eta ganbaran gela bat bi oherekin. Telebista eta berogailua ditu. Kanpoaldean portxea du eta maskotak ez dira onartzen.
IRM Bungalowa aukeratzea kalitatea, konforta eta segurtasuna aukeratzea da. Ingurumenarekin abegitsuak diren materialekin eraikia, oso erosoa den eta bistak dituen ostatu mota "Ekologiko" bat da.
Bi gela ditu, egongela sofa-ohearekin, konketa, dutxa eta komun-ontzidun bainugela, sukaldea sukaldeko tresna guztiekin, telebista, mantak, berogailua eta kanpoaldeko portxea. Bungalow mota honetan ez da maskotarik onartzen. Bungalow edo Mobil Home hauek opor bikain batzuk igarotzeko konfort aukera on bat dira
Funtzionaltasunarengatik, segurtasunarengatik eta dekorazioan duen gustu onarengatik bertan bizitzea gonbit egiten duen Bungalowa. Oso erosoa eta gure bezeroen konforta ziurtatzeko pentsatua.
Bi gela ditu, sofa-ohedun egongela, konketa, dutxa eta komun-ontzidun bainugela eta sukaldea sukaldeko tresna guztiekin. Telebista, berogailua, mantak eta kanpoaldeko portxea mahaiarekin. Halako Bungalowean ez da maskotarik onartzen.
Lehen aipatutako Bungalowez gain, Camping El Molinon 160 lagunentzat tokia duen aterpetxea dugu. Banakakodun ohatzeak dituzten gelaz osaturik dago. Ez dago ez ohe-jantzirik, ez toallarik ezta mantarik ere, beraz beharrezkoa da lozakua ekartzea.
Aterpetxeak berogailua dauka eta maskotak onartzen dira. Aterpetxeko erabiltzaileek kanpinak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erabili ditzakete eta 20 lagun baino gehiagoko taldea izatekotan, mantenu osoarentzako prezio bereziak ditugu.
Zure kanpina Nafarroan
Larraga. errepidea s/n
31150 MENDIGORRIA - NAFARROA
Telefonoa: +34 948340604 Faxa: +34 948340082
helbide elektronikoa. info@campingelmolino.com