Erreserbatu online.

Prezioak eta eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna eta prezioak kontsultatu.
Logo Eko oporrak

Eko oporrak

Ekoturismoa, natura kaltetu gabe ingurumenean garatzen den turismo jarduera da. Turismoaren garapena eta ekologia batzeko saiakera egiten duen bidaiatzeko modu bat da. Eguzki plakak edo egur pelletak bezalako energia berriztagarriak erabiliz, konposta eginez eta hondakin guztiak birziklatuz, gure kanpinean ingurumenarekiko konpromiso sendoa dugu.

 

CAMPING-CARAVANING

Eko oporrak
Ekoturismoa, natura kaltetu gabe ingurumenean garatzen den turismo jarduera da. Turismoaren garapena eta ekologia batzeko saiakera egiten duen bidaiatzeko modu bat da. Eguzki plakak edo egur pelletak bezalako energia berriztagarriak erabiliz, konposta eginez eta hondakin guztiak birziklatuz, gure kanpinean ingurumenarekiko konpromiso sendoa dugu.

 

Gainera, antolatzen ditugun jardueretan bertako kirola bultzatzen saiatzen gara; hala nola, bertako futbol taldea babesten dugu eta Nafar Triatloi Federazioarekin, Mendigorriko Udalarekin eta Bioandelos Okindegiarekin batera, estatuko hamar cuadritriatloietako bat antolatzen dugu.

 

Noski, lurreko elikagaiak guretzako oso garrantzitsuak dira eta horiek sustatzeko saiakera handia egiten dugu. Urtero, Produktu Ekologikoen Nafarroako Azoka garrantzitsuenetariko bat ospatzen dugu: Mendigorriko Azoka Ekologikoa.

Ikusten duzuenez, gure enpresaren filosofiak, naturala dena, elikagai ekologikoak eta garapen lokala biziki zaintzeko saiakera egiten du.

 

Kanpinean denda eta karabanentzako partzela eremu zabala dugu. Doako Wifia duten eremuak dira, landaretzaz inguratuak, akazi eta alboek bezeroen gozamenerako gerizpeak sortzen dituztenak.

 

 

PARTZELATU GABEKO PARTZELAK

Mugatu gabeko eremu libre bat da, belarra eta gerizpe zabalak dituena. 450 pertsonentzako edukiera du. Arriskutsuak ez diren animali arrazak onartzen dira.

PARTZELAK PARTZELATUTAKO EREMUAN

Partzela hauek, orotariko ibilgailu eta kanpatze osagaiak sartzeko espazio nahikoa duten mugatutako eremuak dira. Zorua belarrezkoa da eta isurbidea, argindarra (6 ampere) eta gerizpe zabala dituzte. 15 egunetik gorako egonaldietan, prezio erantsi batekin, partzelari ura gehituko zaio.

Helbidea

Zure kanpina Nafarroan

Larraga. errepidea s/n

31150 MENDIGORRIA - NAFARROA

Telefonoa: +34 948340604 Faxa: +34 948340082

helbide elektronikoa. info@campingelmolino.com

  • Facebook
  • Instagram
  • TikTok
 
campingred
El Molino

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zerbitzu hobea eskaintzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula uste dugu, baina edozein unetan alda dezakezu iritzia. Informazio gehiago aurkituko duzu gure Cookie Politikan.
Onartu cookie guztiak
Rechazar Cookies
Cookien ezarpenak